| La foto es vieja de cojones |
Ez dago post hau igotzeko arrazoi berezirik. Beno, akaso bai. Ostiralean ailegatu zen udaberria Stockholmora, neri dagokinez, honek dakarren aldaketa eta hobekuntza sakonekin. Poz-pozik nabil, nork daki eguraldiak edota zorteak lagunduta. Planak aurrera begira: Riga, Kobenhavn-Mälmo-Göteborg eta gero Iñigo eta Ama bisitan, baita Irati eta bi lagun ere Sufjan Stevens-en kontzertua ikusteko.
Eztakit ere zer dela eta hari naizen euskeraz, bloga irakurtzen duzuen askok ez dezute ezer ulertuko eta, baina nahia, beharra neukan.
Sentitzen da dagoeneko hau dena bukatzear dagoela, naiz eta oraindik bi hilabete falta. Alde batetik, betiko udararen falta, bestetik, Stockholmen bizi dudanaren eta bizitzear dudanaren kontzientzia, leku honekin sortu dudan erlazioa, etxea deitzeraino, paisaiaren sakontasuna, bizimodu desberdin baten islada, egoera edo sentsazioz beteriko irudiak hemengo argiarekin, argi lau hori, guztiz horizontala, hegoaldean dugunarekin guztiz desberdina (guztiz), koloreak, argia, argia, argia, ARGIA.
Askotan pentsatu izan dut nola litzateke zuek hemen egongo bazinate eta ziur nago ez nukeela sentituko, batzutan (gutxitan esan beharko) sentitzen dudan herrimiña (Palabro).
Pila maite zaituztet, asko asko asko, baina ez zaitezte urduritu post honengatik, inoiz baino hobeto nago.
Agur
No se porque lo escrito en euskera, no con intencion de excluir a nadie, traducir con Google translate (aunque sale un churro)